martes, 26 de diciembre de 2023

Zer da Arbaso?

    Arbaso irabazi-asmorik gabeko elkarte bat da, izaera sozialekotzat hartua, euskal artisautza tradizional eta garaikidea sustatzeko xedea duena, eta jarduera-eremu Euskal Herria duena.

    Artisau elkarte bakarra da Euskal Herrian nazio izaera duena. Euskal Herri osoko eskulangileen ehun lantegi inguru biltzen ditu elkarteak.
Helburuak hauek dira:
-    Euskal Artisautzaren Sektorea ordezkatzea.
-    Sustapen lana egitea artisautza tradizionala ezagutua izan dadin eta egunero balia dadin.
-    Euskal artisautza tradizionalaren jatorri deitura edo sor marka lortzea; horretarako, badute kalitate etiketa bat Gipuzkoan eta Nafarroan.
-    Euskal artisautza nahiz kultura indartu nahi duten erakunde publiko eta pribatuen parte hartzea lortzea.
-    Eguneroko artisautza lanari eustea, gure etorkizuneko kultur ondarearen giltzarri moduan. Azken batean, etorkizuneko belaunaldiei ezagutzera ematea kultura tradizionalean aberatsa den herri honen usadio eta ohiturak.

No hay comentarios:

Publicar un comentario