viernes, 15 de diciembre de 2023

Gabonart zurekin

     Laster Eguberria iritsiko da Euskal Herrira, eta horrekin batera, bere argiak, bere zuhaitz erraldoiak, bere girlandak eta, jakina, Bilboko Gabonetako Artisau Azoka. Aurten horrek lau hamarkada baino gehiago beteko ditu, berrogeita bat, hain zuzen ere eta Gabonart izenarekin hamaikagarrena izango da. Azkenengo hamarkada honetan Arbasok, Euskal Herriko Artisautza Tradizionala Bizkortzeko Elkarteak, antolatu du eta Bilboko Udala eta Bizkaiko Foru Aldundiaren babesa du. Oraingo edizio honetan 54 artisauk jarriko dituzte beren produktuak Areatzako kaian, Bizkaiko hiriburuaren bihotzean. 

Bilboko Gabonart Azoka abenduaren 15etik urtarrilaren 5era luzatuko da, eta Juan Mari Aburto hiriko alkateak eta Cristina Mújica Foru Aldundiko Lurralde Lehiakortasunerako eta Kanpo Sustapenerako Zuzendari Nagusiak emango diote hasiera. Eguberri honetan Gabonartek eskuz egindako lanari, ekonomia zirkularrari eta zero kilometroko produktuari balioa emango dio. Aurten ere, Areatzako karpan elkartuko diren profesionalek filosofia hori azpimarratu nahi izango dute. Horren arabera, azalduko dute garrantzitsuena dela jatorrizkoa, bakarra, garaikidea, pieza bakar batean integratzea, ikuspuntu lokal, hurbil eta aldi berean berritzaile batetik.

Hitzordu honen arduradunek badakite horrelako merkatuen beharra. Horiek horrela, Arbasoren esanetan “gure ekoizpenari garrantzia emateko sortu ginen. Egia da sare sozialek gure sinadurak ikusarazten lagundu dutela, eta planetako puntu askotara iristen garela, baina, aldi berean guri gustatzen zaiguna gure bezeroekin harreman zuzena izatea da, era horretan, gustuko dugu gure zeregina lehen eskutik erakustea, gure teknikak zertan dautzan azaltzea. Horrelako azoketan hura da lortzen duguna. Gurea tratu hurbila da, lan pausatua, sormena eta horrek ematen digun plazera, jakinda gure piezak bakarrak direla”

Ildo horretan, sustatzaileek nabarmendu dute gizartea artisautzari balio handiagoa ematen ari zaiola “serieko ekoizpenetatik ihes egiten hasi gara. Publikoak produktu ezberdinak eta originalak nahi ditu eta hori da artisauak eskaintzen duena. Ez daude bi objektu berdin, eta ezaugarri hori ordainezina da”.  

Horrelako ekimenek sektorearen garrantzia azpimarratzen dute eta Bizkaiko hiriburuko Gabonetako Azokaren ospea berresten dute. Aldi berean, euskal kulturaren atal bat zabaltzeko balio du, ekonomiaren dinamizazioa bultzatzen den bitartean “batez ere gure artean hainbeste kostatzen ari den krisi sozial eta ekonomikoa ezarri den garai hauetan. Azokak gure erakusleihoak dira, gure merkaturatze modu nagusia eta gure artisau askoren menpe dago” defendatzen du Arbasok.

Gabonart bezalako azokak oso garrantzitsuak dira sektorearentzat, “batez ere garai hauetan, gure artean krisi sozial eta ekonomikoa ezarri baita, eta hori gainditzea kostatzen ari da. Azokak gure erakusleihoak dira, gure merkaturatzeko modu nagusia eta gure artisau askoren biziraupena horrelako ekitaldien antolaketaren menpe dago” diote antolatzaileek.

Euskal Herriko artisauen elkartearen helburu nagusia da sektorearen garrantzia agerian jartzen duten ekimen mota guztiak sustatzea, eta, dagoeneko, Bizkaiko hiriburuko Gabonetako Azokaren prestigioa berrestea lortu du. Horren harira, ekitaldi horren bidez ez da bakarrik sustatzen artisautza merkaturatzea: gure kulturaren atal baten zabalkundea ere egiten da, eta ekonomia bera dinamizatzen da.

No hay comentarios:

Publicar un comentario