Areatzako Kaiko karpak, berriz ere, sektore bakoitzeko profesional onenak bilduko ditu, bizkaitarren presentzia handiarekin. Bertaratutako 54 lagunetatik 30ek Bizkaian dituzte tailerrak, hau da, azokaren % 55ek baino gehiagok, eta horietatik 13 Bilbon bertan daude. Horregatik, hitzordu hau ezinbestekoa da, "Gabonetan egiten dute topo beren publikoarekin, baina Bilboko artisauak beren hirian bertan aurkezten dira, agerian utziz hiriko ekonomiaren parte direla eta ekarpen handia egiten dutela", esan dute Arbasotik, "tokiko ekonomiaren eragile dira".
Datuiei dagokienez, Bizkaiak 30 artisau izango ditu, Gipuzkoak 6 profesional izango ditu, Kantabriatik 3 enpresa etorriko zaizkigu, Araba, Nafarroa eta A Coruñatik bi, eta gainerako lurraldeetatik, Alacant, Burgos, Caceres, Errioxa, Leon, Murtzia, Pontevedra,Tarragona eta Toledotik ordezkari bana.
Sektoreka, aurten ere ehungintza eta bisuteria izango dira gremio nagusiak (7 eta 6 sinadura, hurrenez hurren), eta horien atzetik datoz zeramika, larrua, zura eta bitxiak (5 sinadura bakoitzak). Gertu, zerogintzan aritzen diren artisauak daude, 3rekin. Kosmetika, koadernaketa, eskultura, panpina eta beira arloetako profesionalak ez dira faltako. Edizio honetan, guztira, 2 sinadura izango dira. Multzo osoa honako gremio hauetako artisau batek osatzen du: batik, ehun-estanpazioa, feltroa, lore lehorra, ilustrazioa, jostailugintza, makramea, miniaturista, perfumista eta ehulea.
Guztien artean, Areatzako Kaia artisautzaren hiri bilakatuko da, eta ezinbesteko topaketa izango da, bai bilbotarrentzat, bai bisitarientzat, Bizkaiko hiriburuan, elkartasunak eta tokiko kontsumoari buruzko kontzientziak beste dimentsio bat hartzen duten garai zail hauetan.
No hay comentarios:
Publicar un comentario